Aho Hizkuntzaren Sustapena Haur Hezkuntzan-Books Download

AHO HIZKUNTZAREN SUSTAPENA HAUR HEZKUNTZAN

2020 | 9 views | 84 Pages | 416.15 KB

Ulermena. txalo egiten du, agur esaten du, bere izena ulertzen du eta ukapenak ere bai Hiztegia. Lehenengo hitzak ahozkatzen ditu, bat edo bi. Sistematikoki imitatzen du. HAMABI HILABETE 13-15 HILABETEE 15-18 HILABETEE Hiztegia. Bi edo hiru hitz ahozkatzen ditu. Ulermena. Erakarri egiten dioten objetuak eskatzen ditu keinuak eta hitzak erabiliaz. Jostailuak eskatzen zaizkionean erakutsi egiten ...



Lan hau burutu ahal izan da alde batetik hezkuntza premia bereziak dituen ikaslegoarekin lan
egiterakoan jaso den esperientziatik eta bestetik lengoaiaren berreziketarekin zerikusia duen eta
merkatuan aurki dezakegun hainbat dokumentuetatik Hauen berri azkenean jasotzen den bibliografian
izan dezakezue
Guztiarekin Haur Hezkuntzako irakaslegoari tresna ordenatu bat eskeini nahi izan zaio komunikazioaren
eremuan lagungarri gerta dakion eta normalean gelan aurki ditzazken mintzaera eragozpen txikiak
jatorriz funtzionalak ekiditzeko aurretiko lana burutu ahal izan dezan
Lan hau burutzen Vitoria Gasteizko P A T 1 eta 2ko Entzumena eta Hizkuntza ondorengo irakasleak
logopedak aritu izan dira
ELENA SANCHEZ GUTIERREZ
M TERESA SAEZ DEL CASTILLO MORAZA
GUADALUPE ARTEAGA GO I
BEGO A RUIZ DE GARIBAY GARCIA
AURORA PALOMAR VAZQUEZ
M PILAR VILLAR MATA
MARI LO TRIGO SABANDO
Gauza berri bezala euskarak dituen ezaugarrietara egin diren moldaketak aipa ditzazkegu fonetika eta
gramatika estruktura desberdina duen hizkuntza bezala
Euskararen berezitasunen moldaketak
MIREIA ARREGI eta ORO SAEZ RUIZ DE OLANO
Koordinaketa
PEDRO I GONZALO BILBAO FERNANDEZ
Ikuskapena
JASONE AGIRRE UGARTEMENDIA
NEKANE SAGASTUME ETXEBERRIA
Vitoria Gasteizko P A T 1eko Talde Multiprofesionalen Entzumena eta Hizkuntzaren arduraduna eta
Euskara Normalkuntza teknikaria
AURKEZPENA
Irakaskuntza jarreren aldaketa etengabea metodologi berrikuntza eta gaurkotze
profesionalak dudarik gabe talde lana esperientzia pertsonalen trukaketa aurreko
lanak elkarrekin aztertzea eta irakurketa sakonetan beren oinarria dute
Guzti honek irakasleen mintegiei mahai baten inguruan eztabaidatzen aritzen
diren profesional kezkatien ohiko eta aldizkako bilerei zentzua ematen die eguneroko
betebeharretan sortzen diren arazoak elkarrekin aztertu eta horiei aurre egiteko
daitezkeen irtenbideak irizpide bateratu eta ikerketak aberasturiko ezagupenetik
abiatzen direlarik
Ukaezina izanik hizkuntza bera ondo menperatzeak alderdi akademikoa alde
batera utzirik eragin zuzena duela izaeraren garapenean orain atsegin handiz
aurkezten dizuedan lan hau zenbait urtetan zehar hizkuntza profesional talde baten
laguntza zehatzaz jorratutako lan sekuentzia baten emaitza duzue
1996ko Irailan
Edurne Gumuzio A ibarro
Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria
AURKIBIDEA
1 AHO HIZKUNTZA
2 AHO HIZKUNTZAK BETETZEN DITUEN FUNTZIOAK
3 HAURRAREN GARAPEN PSIKOLINGUISTIKOA LEHENBIZIKO URTEAN
4 NOLA ERRAZTU AHO HIZKUNTZA
5 AHO HIZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN
HIZKUNTZA IKASKUNTZAREN AURRETIKO PORTAEREN GARAPENA
1 ARRETAREN LORPENA
2 IKUS HARREMAN ETA BEHAKETAREN LORPENA
3 IKUS BEREIZKETAREN LORPENA
4 KEINU IMITAZIOAREN LORPENA
HIZKUNTZA SUSPERTZEKO IHARDUERA PLANA I
1 ARNASKETARAKO SARRERA
2 ENTZUN PERZEPZIOAREN GARAPENA
3 ORGANO ARTIKULATORIOEN GARAPENA Mugikotasuna eta tonua
4 ARIKETA ARTIKULATORIOAK
5 ADIERAZPEN JOLASAK
HIZKUNTZA SUSPERTZEKO IHARDUERA PLANA II
1 ARNASKETARAKO SARRERA Putz egitea
2 ARNASKETA
3 ENTZUN PERZEPZIOAREN GARAPENA
4 ORGANO ARTIKULATORIOEN GARAPENA Mugikortasuna eta tonua
5 ADIERAZPEN JOLASAK
6 EGITURAKETA GAITASUNAREN GARAPENA Ulermena
6 1 GAUZA ETA PERTSONEN IDENTIFIKAZIOAREN LORPENA
6 2 AGINTEAK BETETZEAREN LORPENA
7 EGITURAKETA GAITASUNAREN GARAPENA Adierazpena
7 1 a IZENDATZEKO GAITASUNA GARATU PERTSONAK GAUZAK ETA
7 1 b GAI EZBERDINEI BURUZKO HIZTEGIA
7 2 ESALDIEN BIDEZ BEHAR NAHI AGINDU ETA IDEIAK ADIERAZTEKO
GAITASUNA GARATU
7 3 GALDERAK ERANTZUTEKO GAITASUNA GARATU
7 4 GALDERAK EGITEKO GAITASUNA GARATU
7 5 GAUZAK EKINTZAK ETA IRUDIAK DESKRIBATZEKO GAITASUNA
7 6 ISTORIOTXO GRAFIKO ZEIN ESPERIENTZIEN AURKEZPENAREN
SEKUENTZIAKETARAKO GAITASUNA GARATU
GORPUTZ ERRITMOA
BIBLIOGRAFIA
AHO HIZKUNTZA
AHO HIZKUNTZAK BETETZEN DITUEN FUNTZIOAK
HAURRAREN GARAPEN PSIKOLINGUISTIKOA LEHENBIZIKO URTEAN
NOLA ERRAZTU AHO HIZKUNTZA
AHO HIZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN
AHO HIZKUNTZA
Hitz egiteko gaitasuna gizakia eta beste espezien arteko ezberdintasun nabariena da Hizkuntzak
ideiak oroitzapenak ezagupenak nahiak kanporatu eta barneratzea ahalbidetzen du beste gizon eta
emakumeekin zuzenean harremanetan jartzea errazten du komunikatzeko baliabide nagusia izanik
Hizkuntza bereganatzeko prozesuaren konplexutasunaz menperatu ahal izateko martxan jarri
beharreko guztiaz gogoeta egin behar da Hau da sinbolo kodea hiztegia eskuratzea barne erabiltzen
ikastea hitzen esanahia eta esaldiak eratzeko era egokia ezagutzea kontzeptuen erabilpena etab eta
horretarako baldintza batzuk bete behar dira Adibidez
Nerbio sistemaren heltzea
Fonazio aparatua egoera onean
Entzumen maila nahikoa
Gutxieneko adimen maila
Garapen psikoafektiboa
Inguruaren adorea
Pertsonarteko harremana
AHO HIZKUNTZAK BETETZEN DITUEN
Aho hizkuntzak BURU GARAPEN ETA SOZIALIZAZIO PROZESUAN eragin zuzena du
HIZKUNTZA ETA BURU GARAPENA
Hizkuntza eta buru garapenaren arteko loturaz betidanik eztabaidatu da
Sistema linguistikoa inguruarekin erlazionaturik eskuratzeak prozesu mental eta sozialaren
garapena errazten du Hitza prozesu honen oinarria da errealitatearekin kontaktuan jartzen baitu arreta
erak oroimena pentsaera irudimena orokortzea abstrakzioa sortuz hizkuntza garrantzizkoa da
pentsaeraren garapenean
Hizkuntza oroimen eta arretaren artean harreman argia dago izendatutakoaren ikus eta entzun
bereizketa hobetu kontzeptuak sailkatzen lagundu kanpoko mundua barneratu analisi eta sintesi
gaitasuna trebatu eta erabiltzea ahalbidetzen du eta Rosengardek hizkuntzak oroimen eta perzepzioan
eragina duela baieztatzen du Hitzak orokortzen gauzen ezaugarri adierazgarrienak lotzen eta
ezberdintzen laguntzen du hizkuntza oroitzapen eta informazio pilaketa ahalbidetzen duena da
Giza jarrera aho hizkuntzan oinarritzen da Barneko hizkuntza eta kanpotik heltzen denak giza
portaeraren antolaketan norberaren sentsazio eta sentimenduen ezagupenean zenbait erantzunen
aldaketan laguntzen dute
Laburbilduz aho hizkuntzak giza garapen osoan eragina du eta buru prozesua zein soziala
posible dira horri esker
HIZKUNTZA ETA SOZIALIZAZIO PROZESUA
Sozializazio prozesuaren lehenbiziko pausua pertsonarteko harremanetan kokatzen da hauen
menpe egonik hizkuntza eskuratzea Haurrak hizkuntza ikaskuntzan hasteko estimulazioa behar du hitz
egiten ikasten du baldin eta bere inguruan berari hitz egiten dioten pertsonak badaude heldua hizkuntza
bat ikastera animatuko duen estimulua eredua izanik
Haurrak hasiera hasieratik bere inguruko munduarekin komunikatzeko gogoa du eta entzuten
dituen hotsak errepikatzen saiatzen da gogo hori handia ala txikiagoa izanik motibazio eta atsegin
mailaren arabera Txikitatik haurrari elkarrizketa atsegin zaio helduekin hitz egin nahi du ahal duen
guztia egiten du entzun diezaioten eta haserretzen da lortzen ez duenean erantzun guztiak bilatzen ditu
eta bere inguruan esaten dena erne aditzen du Helduak haurrari begira gertaera hurbiletaz hitz zehatzak
erabiltzen ditu esaldi labur eta errazak sortuz eta hau guztia giro afektiboz inguraturik azken hau
ahozko komunikazioan oinarrizko eta ezinbesteko elementua delarik
Haurra eta helduen artean harreman eta komunikaziorik ez dagoenean komunikatzeko
gaitasunen garapena gelditu egiten da beraz haurrak hitz egiteko gaitasun biologikoak izateaz gain
inguru sozial egokia behar du afektibitatea oso garrantzitsua baita hizkuntzaren lorpenean
Komunikatzeko gogoa izatea ala ez bere inguruko pertsonekiko gurasoak harreman on edo txarren
araberakoa da afektibitatea egonez gero helduen mezua arretaz entzuten da identifikazioa baitago eta
beraiek imitatzen eta beraiengandik ikasten saiatzen da afektibitate falta dagoenean isiltasunean murgil
Ikastetxeak hizkuntzaren garapen eta hobekuntzan zer esan handia du bereziki familian
pobreturik dagoenean Irakasleak ikaskuntza honetan funtsezko papera izango du era berean beste
haurren eragina erabakigarria izango da
Eskolako jakintza iharduera gehienetan hizkuntzaren menpekoa denez hizkuntza garatu eta
hobetzea ezinbestekoa da
Sozializazio prozesua
Hizkuntza haurraren sozializazio prozesuan beharrezkoa da inguruan egokitu eta integratzen
laguntzen baitio Haurrak bere inguruko balore sinismen iritzi ohiturak jasotzen ditu eta beragandik
itxaroten dena eta besteengandik zer espero dezakeen ikasten hasten da eta honen arabera egoera
bakoitzean moldatzen daki Eredu kultural hauek aho hizkuntzaren bidez transmititzen dira
Haur batentzat sozializazio eragileak familia eskola senitarteko hurbilak auzokoak eta
komunikabideak dira familia lehenbiziko eta garrantzitsuena izanik Lehen arau eta jarrera ereduak
familia inguruan jasotzen ditu bertan nortasunaren egitura eta haurraren gizartearekiko jarrera eta
portaera garatzen direlarik
Ikastetxean hastea sozializazio ibilbidean pausu inportantea da beste haurrekin eta
irakaslearekin harreman aktiboa hasten du Eskolak funtsezko zeregina du ezagupen eta adimen ohiturak
zein gizartearen baloreak transmitituko baitizkio
HAURRAREN GARAPEN PSIKOLINGUISTIKOA
LEHENBIZIKO URTEAN
Hizkuntzaren garapena bi etapa oso ezberdinetan banatzen da aurrelinguistika bata eta
linguistika edo ahozkoa bestea
Hasieran haurra keinu eta mugimenduez komunikatzen da arreta bereganatu erantzun bat lortu
edo jarrera bat adierazteko asmoz Laster lehen hitzak esan aurretik helduen hizkuntza beregana
zuzentzen direnean ulertzen hasten da Poliki poliki entzuten dituen hotsak errepikatzeko gogoa azaltzen
du laleo edo balbuzeoen etapa da honetan haurrak silabak lasaiki igortzen ditu bor borra
ETAPA AURRELINGUISTIKA
LEHEN HILABETEA BIGARREN HILABETEA HIIRUGARREN HILABETEA
Zaratarekiko sentikortasuna Espresioa begirakune zuzena eta Artikulazioa soinu asko
erakusten du Soinuak bereizten zehatza Ezagunei begi atseginez emititzen ditu marmar eta
ditu Negar egiten du Hots egiten die irriparre koloka egiten du
guturalak emititzen ditu Artikulazioa a e u bokalak Soziabilitatea Erantzun soziala
Soinu begiratzearen fasea hasten emititzen ditu ahozko espresioaren bitartez
da Soziabilitatea hasierako erantzun ematen hasten da
Bizitasun gutxi dauka aurpegian soziala
begirakune goibela zeharrekoa
4 ETA 5 HILABETEAK SEIGARREN HILABETEA ZAZPIGARREN HILABETEA
Espresioa Aurpegiak gogo Artikulazioa Oihuak eta Artikulazioa Sarritan mmm
beroko egoerak adierazten ditu purrustadak egiten ditu eta bere ezpain hotsa emititzen du negar
arnasa hartu eta barre egin gogor kabuzko berriketak ere bai egiten duenean eta silaba
egiten du Zarata guztiak adi adi Soziabilitatea soinuak entzutean askotako bokal hotsak emititzen
entzuten ditu eta batipat burua soinuak datozen tokirantz hasten da
gizakiaren ahotsa mugitzen du Irribarreak egiten Soziabilitatea Gizarteko
Soziabilitatea bere kabuz egiten ditu eta berriketan aritzen da ingurunearekin harremanak
du barre dauzka
ZORTZIGARREN HILABETEA BEDERATZIGARREN HILABETEA 10 etik URTERA
Artikulazioa ba ka eta de Artikulazioa Da da esaten du edo Artikulazioa ahoko muskulu
moduko silaba bakunak antzeko zailtasuna duten silabak guztiak erabiltzen ditu
artikulatzen ditu Soinuak imitatzen ditu Ulermena txalo egiten du agur
Ulermena bere izena entzutean esaten du bere izena ulertzen du
erantzun egiten du eta ukapenak ere bai
Hiztegia Lehenengo hitzak
ahozkatzen ditu bat edo bi
Sistematikoki imitatzen du
HAMABI HILABETE 13 15 HILABETEE 15 18 HILABETEE
Hiztegia Bi edo hiru hitz Ulermena Zenbait objetu izenaz Hiztegia Bost hitz esaten ditu
ahozkatzen ditu indikatzen ditu bere izena barne dagoela
Ulermena Erakarri egiten dioten Hiztegia Hiruzpalau hitz Behaketa Liburuekiko
objetuak eskatzen ditu keinuak eta ahozkatzen ditu Haurraren jerga lehenengo harremana hasten da
hitzak erabiliaz Jostailuak hasten da Marrazkiak ukitzen hasten da
eskatzen zaizkionean erakutsi Soziabilitatea ta ta esaten du
egiten ditu edo antzerakoa seinalatu egiten
du eta berriketan aritzen da
18 21 HILABETE 21 HILABETETIK 2 URTERA
Ulermena Galdera asko egiten Ulermena Hiru aginduri
ditueneko lehenengo adina hasten erantzuten die
da gauzen izena jakin nahi du Hiztegia Hogei bat hitz
Hau zer da Mintzamena Bi edo hiru hitz
Hiztegia Hamar bat hitz konbinatzen ditu bere kabuz
ahozkatzen ditu objetuak eta esaldi gramatikalak eginaz
marrazkiak izendatu eta Soziabilitatea Jana eskatzen du
seinalatzen ditu Besteek esaten dituzten azkenengo
Mintzamena Esaldiaurrekoaren hitzak maiz errepikatzen ditu
hasiera da
ETAPA LINGUISTIKOA EDO AHOZKOA
Etapa honetan arian arian zabaltzen joango den nahiko ulergarria den hizkuntza menperatzen du
Egia esan bigarren urtearen amaieran hasten da Zailtasun batzuk izan arren fonemak ezberdintzen ditu
Ecoalia hitz bukaerako silaben igortzea desagertzen da nahiz eta larritasun uneetan berriro ager
daitekeen entzundako hitzak inguruko gauzekin lotzen ditu hitzen bat ahozkatzea zaila suertatzen
zaionean hitz berriak asmatzen ditu
BI URTE BI URTE ETA ERDI HIRU URTE
Hizkuntza menperatu aurretiko Ulermena Galdera asko egiten Ulermena Galderak ulertzen ditu
igaroaldia ditueneko bigarren adina Gauzen eta erantzun egiten die Ulertu
Artikulazioa Inguruan duenaren zergatia ezagutu nahi du Ulertu egiten du eta bapatean emandako
eragina nabarmentzen zaio egiten zaio eta berak ere ulertzen bi agindu egiteko gai da
Hiztegia Hirurehundik milara die besteei Behaketa Laminetan
bitarteko hitz ingurune Mintzamena Gauzen erabilpena adierazitako ekintzak azaltzen
linguistikoaren arabera esaten du Bere izena osorik ditu Galdera asko egiten
Mintzamena Zenbait esaten du ditueneko adina gauzen
konbinaketa motz eta Behaketa Laminetan bost irudi zertarakoa interesatzen zaio eta
estereotipatu egiten ditu oso aipatzen ditu baina bost baino ematen dizkioten erantzunak
esaldi konposatu gutxi Hiru hitz gehiago identifikatzen ditu berak dituen planteamenduekin
dituzten esaldiak Esperientzia Soziabilitatea Bere buruaz hitz bat datozen ikusten du
errazak adierazten ditu egin behar duenean bere izena Hiztegia Bederatzirehundik mila
Soziabilitatea Hizketa baino gehiago izenordea berrehunera bitarteko hitz
komunikabide gisa erabiltzen du erabiltzen du Espresioa Esaldi konposatuak
Jerga alde batean uzten du eta eta zailak erabiltzen ditu Hitz
norberaz hitz egin behar duenean jokoekin esperimentuak egiten
hirugarren pertsona erabiltzen du ditu eta sarritan gramatikako
Behaketa Lamina bateko hiru joskerak erabiltzen ditu
edo lau irudi izendatzen ditu Istorioak kontatzerakoan fikzioa
eta errealitatea nahasteko
gaitasuna erakusten du
Soziabilitatea Taldeko
monologoa hasten da
HIRU URTE ETA ERDI LAU URTE BOST URTE
Ulermena Jarraian eginiko bi Ulermena Galdera erabilpena Artikulazioa Haur izaera
galderari erantzuteko gai da burutzen da nola eta zergatia desagertu egiten da
Bapateko hiru agindu betetzeko Espresioa Hizkuntzaren haur Hiztegia Bi milatik bi mila
gai da egoera gaindituz doa Egitura berrehunera bitarteko hitz
Behaketa Lamina batean zaila eta konposatua duten Soziabilitatea Egozentrismotik
ezagutzen dituen irudi guztiak konbinaketa gramatikalak egiten sozializaziora igarotzen ari dela
izenda ditzake ditu hamar bat hitz dituen esaldi erakusten diguten galderak egiten
luzeak osatuaz ditu Sozializazio hori jakina
berak dituen ikuspuntuek
baldintzatuta egongo da
Oharrak Ulertu behar dugu aldi bakoitza ez dela zati itxi bat aurreko aldiarekin harremanetan dagoen
eta aurreko aldiak baldintzatuta dagoen zati bat baizik
Haurrak hazten den neurrian bere hurbileko esperientzietatik at dauden gauza eta pertsonetaz
hitz egin dezake Oroimen eta irudimenaren garapenak haurrei bertan ez dauden gauzak edo iragan zein
geroko egoerak gogoratzen uzten die Une honetan abstrakzio sinbolizazio eta pentsatzeko gaitasunen
garapena hasten da
Zazpi urtekin haurra soinu eta artikulazio guztiak egiteko gai dela kontsideratzen da noizean
behin akats morgologiko eta joskerakoak izan arren Hamar urte izan arte ez du lortzen esanahi
sinbolikoa harzea ezta hitz esanguratsuak ulertu eta erabiltzea ere
NOLA ERRAZTU AHO HIZKUNTZA
Aho hizkuntza ikasteak motibazio maila beste pertsonekiko harremanak teknika behar ditu
Lehenbiziko hilebeteetan gurasoek irribarrez eta keinuz haurrari gustatzen zaizkion mihi eta
ezpainez egiten dituen zaratak onartu behar dituzte eta bere inguruan dauden gauza zein helduek sortzen
dituzten soinuak imitatzera eta bokalizazioak egitera animatu behar dute
Jolasa hizkuntzaren garapena errazten duen iharduera bat da Haurrek jolasten duten bitartean
etengabe hitz egiten dute Hizkuntza eta jolasa beti loturik
Haurrari hitz egiten hasten denean hizkuntzarekin jolastea atsegin zaio soinu eta hitzak
desitxuratzen ditu ezpainak itxirik ala ahoa zabalik hitz egiten du hitzak alderantziz esaten ditu Hau
guztiak ahozko hizkuntza bereganatzen laguntzen dio
Eskola funtsezkoa da hizkuntzaren garapen eta hobekuntzan batez ere familian pobreturik
dagoenetan Zentzu honetan esan behar da gelaren disziplina denboraldi batzutan ixilik egotearen
beharra txarra izan litekeela batez ere lehen adinetan Haurrei galdetzeko beren iritzi eta erantzunak
emateko denbora emateak komunikazioa erraztuko du
Hizkuntzaren lorpenarekin zuzen erlazionaturiko arlo batzuk suspertu egin behar dira hizketaren
garapenean eragina duten alde guztiak hartzen baitituzte Bereziki garrantzitsua da psikomotrizitatea
Irakasleak ondorengoa garatzeko iharduerak burutu beharko ditu
Gorputz eskema sentitu eta menperatzea
Entzun bereizketa zuzena
Ikus bereizketa ona
Motrizitate fina egokia
Koordinazio dinamikoa eta oreka ona
Leku eta denbora antolaketa
Begiak eta eskuak koordinatzea
Aho aurpegi motrizitatea Muskulo fonatorioen estimulazioa eta
mugimenduen koordinaketa artikulaziorako
Psikomotrizitateaz gain ezinbestekoa garapen orekaturako aho hizkuntzarekin zuzenki loturiko
zenbait iharduera burutu beharko dira narrazioak antzezpen edo rol joku errazak hitz jokuak
asmakizunak abestiak olerki errazak
Kontuan hartu behar da Haur eskoletan 0tik 6 urtera ahozko iharduerek denboraren ehuneko
handia hartu behar dutela
MOTIBAZIOA
Haurra ez badago motibaturik aurrera egitea zaila du inolako interesik edo arretarik ez baitu
Irakasleak hezitzaileak bere esperientzia eta irudimena beharko ditu umea motibatzea lortzeko
AHO HIZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN
Haur Hezkuntzaren Curriculumean Haur Hezkuntzaren Curriculumaren Garapenerako
Dekretuaren Eranskina 236 1992 Komunikazioa eta Errepresentazioari dagokien Esperientzi Eremuan
aipatzen diren lehenbiziko bi Helburu Orokorrak gogora ekartzea garrantzizkoa da
hezkuntz interbentzioak neska mutila ondoko hauetarako gaituko duten ikas irakaste
prozesu batzuk garatzea du helburutzat
1 Sentimendu nahi eta ideiak adieraztea ahozko mintzairaren bidez piskanaka ohizko
komunikazio testuinguru eta egoera desberdinetara eta solaskide desberdinetara egokituz
2 Beste neska mutilek eta pertsona helduek adierazten dizkioten mezuak eta mugak ulertzea
ahozko mintzaira besteekiko harremanerako bide gisa baloratuz
Ondorengo ataletan goian aipatutakoa lortu ahal izateko Hizkuntza Ikaskuntzaren Aurretiko
Portaeren Garapenerako helburu jarraibide eta iharduera batzuk eta Hizkuntza Suspertzeko Iharduera
Plana aurkezten dira
Honen bidez Haur Hezkuntzako Irakaslegoak Komunikazio eremuan lan egiten lagunduko dion
tresna ordenatua eskuratzen du eta lan prebentiboa egin ahal izango du ikasleen artean normalean aurkitu
ohi diren hizkuntza arazo funtzional arinak ekidinez Era berean arlo honetan zailtasunak dituzten
hezkuntza premia berezietako ikasleekin aho hizkuntza lantzeko egokia suertatuko da
HIZKUNTZA IKASKUNTZAREN AURRETIKO
PORTAEREN GARAPENA
1 ARRETAREN LORPENA
2 IKUS HARREMAN ETA BEHAKETAREN LORPENA
3 IKUS BEREIZKETAREN LORPENA
4 KEINU IMITAZIOAREN LORPENA
HIZKUNTZA IKASKUNTZAREN AURRETIKO
PORTAEREN GARAPENA
1 ARRETAREN LORPENA
1 1 Haurra 30 segundutan eserita eta erlajaturik geratuko da
Tresna haurraren beraren gorputza
Iharduerak
Irakaslea eta haurra aurrez aurre eserita
Irakasleak haurra aulkian jartzen du eta eskuak magalean jartzen dizkio Jezarrita
egotearren errefortzatu egiten du laztan batez musika jarriz gusanito bat
Apurka apurka errefortzua kentzen joango zaio Honela jarraituko da umea 30
segundutan zehar inolako errefortzurik gabe ahozko zein fisikoa eskuak
magalean dituelarik lasai jezarrita geratu arte
Hasieran haurrak jarrera mantendu ezin badu beharrezkoa gerta daiteke irakasleak
bere aurrean jarrita haurraren belaunak bere hanken artean dituelarik aulkian
mantentzea
1 2 Haurrak autosustaketa jokaerekin elkartezinak diren mugimenduak egingo ditu
portaera horiek baztertzeko jarrera eta arreta egokiak lortzearren
Tresnak anilak sartzeko euskarria ontzia eta bolak ahokatzeko egurrezko piezak
Iharduerak
Autosustaketa jokaera ezberdinak ezagutzeko asmoz haurrari ariketa tipo
batzukeskeintzen zaizkio anilak euskarrian sartzea bolatxoak ontzian sartzea piezak
ahokatzea etab gehien atsegin zaion ariketa hautatzen da eta errefortzatu egiten zaio
Eta autosustaketa jokaeren behaketa hasten da
Burua alde batetik bestera mugitzea
Gorputza kulunkatzea
Eskuei begiratzea
Atzamarrak era estereotipatuan mugitzea
Jarrera estereotipatua zein den ezagutu ondoren autosustaketa jokaera bakoitzari
dagokion berariazko jarreraren leheneratzea ezartzen da
Burua kulunkatzen badu agindu eta eskuko laguntza erabiliz burua hiru jarrera
ezberdinetan mantentzen irakasten zaio atzerantz zuzen eta beherantz
Gorputza bada kulunkatzen duena lepoak hurrengo bi jarreretan mantentzeko
eskatzen zaio aurrera eta beherantz eta atzerantz aulkiaren bizkarraldearen
kontra ondo jezarrita
Eskuei begira badago edo papertxoak ibiltzen baditu hiru jarrera hauetan eskuak
izateko eskatzen zaio zabalik besoak gorantz besoak gurutzean eta gorputz
ondoan utzita
Atzamarrak mugitzen baditu pilotatxoak eginez bi jarrera hauek eskatzen
zaizkio erpuruak gainerako atzamarretatik bereizturik eskuak elkartu eta
banatzea bi jarreretan 90 ko angelua mantenduz
Jarreraren leheneratzea hastean agindua ematen zaio Honi jarraitzen ez badio
eskuez laguntzen zaio
1 3 Haurrak ahozko agindu nahiz bestelako laguntzarik gabe ariketa hasi aurretik
irakasleari begiratuko dio
Tresnak kotxe bat txilibitu bat jostailuak
Iharduerak
Irakasleak mahai gainean gauza bat ipintzen du eta saio bakoitzaren aurretik esaten
du Begira iezadazu eta itxaroten du Haurrak begiratzen badio segidan esaten dio
Begira hona eta gauzetariko bat seinalatzen du Haurrak gauza horri begiratzen badio
berehala erreforzatzen zaio
Haurrak Begira iezadazu agintearekin bitan jarraian irakasleari begiratzen dionean
azken honek aginte hori zenbait segundutan atzeratuko du haurrak eskatu gabe
begira diezaion
Haurrak bost gauza aurkeztu aurretik laguntzarik gabe bost aldiz begiratzen badio
helburua lortutzat har daiteke
1 4 Haurrak gauza bati begiratuko dio irakasleak gauza hori seinalatu eta Begira
hona esatean
Tresnak gauza ezberdinak
Iharduerak
Irakasleak mahai gainean zerbait jartzen du eta hau seinalatuz Begiratu hona
esaten dio Haurrak gauzari begiratzen badio errefortzatu egiten zaio Erantzuten ez
badu edo erantzuna zuzena ez bada laguntza fisikoa eskaintzen zaio burua poliki
objeturantz zuzenduz edo objetua haurraren aurpegirantz hurbilduz
Hemendik aurrera gauzak banan banan aldatzen dira haurrak bost objeturi
begiratzea lortu arte
2 IKUS HARREMAN ETA BEHAKETAREN LORPENA
2 1 Haurrak irakaslearen hitzaren aurrean mugimenduez erantzungo du irakaslea
edonon baina haurrarengandik gertu dagoelarik
Tresnak txintxirrina txilinak musika tresnak ateak jotzea ahotsa
Iharduerak
Irakasleak haurrari honelako gauzak esaten dizkio Kaixo polit hori nola zaude
laztana bere izenaz deitzen dio
Lehendabizi has daiteke haurraren aurrean eta gero beste edonon baita umearen
atzean ere Honek erantzutean erreforzatuko zaio musukatuz laztanduz hitz
gozoekin irribarrez
2 2 Haurrak bere belarritik 50zmtara sortutako zarata edo ahotsaren aurrean burua
mugituko du
Tresnak Txintxirrina txilinak musika tresnak
Iharduerak
Haurraren erlazionatzeko gaitasuna garatzean datza Honetarako bere aurrean
zenbait soinu atera gehien atsegin zaiona ezagutzearren
Soinu horren aurrean erantzun badu haurraren inguruan mugitzen hasiko da Bere
erantzuna hitz gozoekin errefortzatu Erantzuten ez badu laguntza fisiko txiki bat
erabil liteke hitz egiten eta erreforzatzen zaion bitartean burua eskuez mugitzen
Aurrean aipatutakoa ahotsa bakarrik erabiliz burutu ahal da
2 3 Haurrak bere izena esan duenarengana mugituko du burua
Tresna Ahotsa
Iharduerak
Irakasleak beste kideen artean dagoen haurraren izena esaten du Haurrak erantzun
edo begiratzen ez badio burua mugitzen ez badu beregana hurbiltzen da eta zuzenean
esaten dio
Erantzun nimi oaren aurrean hitz gozo eta laztanduz erreforzatzen zaio
Hau lortutzat har daiteke haurrak bere izena entzutean burua horrengana mugitzen
2 4 Haurra 20 segundutako tarteetan zarata bortitz edo arraroak entzutean
asaldatuko da eta lasai mantenduko da intentsitate normalean sortutako ahots
edo hots ezagunen aurrean
Tresnak magnetofoia hots ezberdinak grabaturik dituen zinta ahotsa
Iharduerak
Haurrari zarata mota ezberdinak integratzen laguntzean datza Era berean haurraren
erantzun bereizlearen ebaluaketa da
Hots hauek aurkezteko era didaktiko bat magnetofoian grabatzearena izan daiteke
Komenigarria da hots batetik bestera isilune bat uztea erdiko intentsitatean jartzea
haurrarengandik metro erdira Laztandu animatu hitzekin asaldatzen bada
Helburua lortuko da haurrak erantzun bereizlea ematean


Related Books

AHO HIZKUNTZAREN SUSTAPENA HAUR HEZKUNTZAN

AHO HIZKUNTZAREN SUSTAPENA HAUR HEZKUNTZAN

Ulermena. txalo egiten du, agur esaten du, bere izena ulertzen du eta ukapenak ere bai Hiztegia. Lehenengo hitzak ahozkatzen ditu, bat edo bi. Sistematikoki imitatzen du. HAMABI HILABETE 13-15 HILABETEE 15-18 HILABETEE Hiztegia. Bi edo hiru hitz ahozkatzen ditu. Ulermena. Erakarri egiten dioten objetuak eskatzen ditu keinuak eta hitzak erabiliaz. Jostailuak eskatzen zaizkionean erakutsi egiten ...

Continue Reading...
THE WAR OF NATIONAL LIBERATION - Memorial University of ...

THE WAR OF NATIONAL LIBERATION - Memorial University of ...

THE WAR OF NATIONAL LIBERATION A second collection of the 'wartime addresses of the Soviet Premier JOSEPH STALIN INTERNATIONAL PUBLISHERS 381 FOURTH AVENUE· NEW YORK. THE WAR OF NATIONAL LIBERATION. The War of National Liberation II BY JOSEPH ST ALIN INTERNATIONAL PUBLISHE RS · NEW YORK. COPYRIGHT, 1943, BY INTERNATIONAL PUBLISHERS CO., INC. ~65 This International Publishers' Wartime Book is ...

Continue Reading...
The first world war - WordPress.com

The first world war - WordPress.com

Although the defeat of Russia was a victory for Germany, she was unable o move enough troops to the Western Front to defeat Britain and France in 1918 because about 1 million soldiers were tied down in Russia. War in the air Airships Airships were used by both sides and were more important than aeroplanes at first. The British used them

Continue Reading...
Cartoon by Daniel Fitzpatrick, St. Louis Post­

Cartoon by Daniel Fitzpatrick, St. Louis Post­

swift victory over France before attacking Russia, ended this expectation. Germany ended up in a war of attrition on the Western Front, in trenches facing the Allies. At the same time, it was involved in an equally bloody conflict with Russia on the Eastern Front. However, in 1917, victory finally seemed in sight for Germany. On the

Continue Reading...
WH07 te ch14 sec2 MOD s - WordPress.com

WH07 te ch14 sec2 MOD s - WordPress.com

Eastern Front Western Front Ottoman Colonies Empire Reading Skill: Identify Supporting Details Record important details about the various battlefronts of World War I in a ?owchart. Objectives • Understand why a stalemate developed on the Western Front. • Describe how technology made World War I different from earlier wars.

Continue Reading...
BEIJING BEIRUT BRUSSELS MOSCOW WASHINGTON

BEIJING BEIRUT BRUSSELS MOSCOW WASHINGTON

defeat from the jaws of victory—or, at least, whether Russia has managed to snatch away the EU’s achievements. These developments raise the prospect that the EU’s postmodern empire is in retreat, more or less defeated on the gang-sterish badlands of the Eastern front. Underlying all this, of course, is the fundamental question of whether the

Continue Reading...
MILITARY HISTORY - University Press of Kansas

MILITARY HISTORY - University Press of Kansas

From Defeat to Victory The Eastern Front, Summer 1944 Decisive and Indecisive Military Operations, Volume 2 Charles J. Dick “From Defeat to Victory analyzes how the Red Army transformed itself from a beaten army to a conquering army while battle raged, not merely through its willingness to expend human life without regard, but by developing fundamen-tally sound doctrine, which enabled it to ...

Continue Reading...
THE ROOTS OF SOVIET VICTORY: THE APPLICATION OF ...

THE ROOTS OF SOVIET VICTORY: THE APPLICATION OF ...

THE ROOTS OF SOVIET VICTORY: THEAPPLICATION OF OPERATIONAL ART ON THE EASTERN FRONT, 1942-1943, by Major James R Howard, 1 pages. This thesis considers the extent to which Soviet ascendancy over Germany by late 1943 can be attributed to a resurgence of operational art.

Continue Reading...
From Defeat to Victory

From Defeat to Victory

From Defeat to Victory Dick, C.J. Published by University Press of Kansas Dick, C.J. From Defeat to Victory: The Eastern Front, Summer 1944. University Press of Kansas, 2016.

Continue Reading...
Le paratexte, ou comment lire Il male oscurode Giuseppe Berto

Le paratexte, ou comment lire Il male oscurode Giuseppe Berto

Le paratexte, ou comment lire Il male oscurode Giuseppe Berto La lecture effective d’un livre débute généralement par l’observation et l’appréhension d’éléments qui sont situés en dehors du texte (couver-

Continue Reading...